ZURE ABANTAILAK

ABANTAILA HANDIAK DITUEN TXARTELA

Laguntza laguntzaren truk. Ideia hori dago Ttipi Txartelaren atzean. TTIPI-TTAPA FUNDAZIOAren helburua ahalik eta bazkide gehien lortzea da eta, dagoeneko, kasik 2.500ek aprobetxatzen dituzte Ttipi Txartelak eskaintzen dituen abantailak.

Deskontuak eskaintzen dituzten 70 denda eta zerbitzu horiek zein diren jakiteko eta deskontua zertan eta zenbatekoa den ikusteko, txartelarekin batera sakelean eramateko moduko liburuxka bat bidaltzen da etxera informazio zehatzarekin. Gainera, dendetako sarreretan TTIPI TXARTELA erabiltzera animatzen duten PEGATINAK ikusiko dituzu. Sartu eta erabili zure txartela, ez zalantzarik izan!

TTIPI-TTAPA FUNDAZIOA lagunduz, euskararekin, gure lurraldearekin eta TTIPI-TTAPAk sustatzen dituen proiektuekin duten konpromisoa erakusten dute TTIPI TXARTELA duten lagunek. Eta, bistan denez, abantaila ez da bakarrik txartela erosten duenaren­tzat. Tartean onuradun gehiago daude. Lehenik eta behin TTIPI-TTAPA FUNDAZIOA. Zenbat eta txar­teldun gehiago izan orduan eta sendoagoa izanen baita bere buruaskitasun ekonomikoa eta hori, diru laguntzak urriak diren honetan, izugarri inportantea da bizirauteko. Eta onuradunen artean kontatu behar dira deskontuak eskain­tzen dituzten denda eta zerbitzuak ere, bezeroak fidelizatzeko edota bereganatzeko baliagarri baitzaie TTIPI TXARTELA.

Hamabostero sari interesgarrien zozketak

TTIPI-TTAPAri laguntza ematen dioten hainbat enpresa eta erakundei esker, txarteldunen artean hamabostero-hamabostero hamarnaka sari interesgarri zozketatzen ditugu. Hala nola:

  • Martiko produktuekin eta Arkupe Gozotegiaren txokolateekin osatutako loteak;
  • Elkar, Erein, Ibaizabal eta Ttar­ttalo argitale­txeek eskainitako liburuak;
  • Buatxabal eta Onddotapuntoren arropak;
  • Lanku, Katxiporreta eta Urtxin­txa Eskolaren DVD eta jokoak;
  • Okille Tailerrak egindako eguzki loreak;
  • Larrungo Trena, Camelot Park, Mendukillo eta Zugarramurdiko lezeak, Donostiako Aqua­riuma eta Eureka Zientzia Museoak eskainitako sarrerak;
  • Baztan Abentura Park eta IrrisarriLand-ek eskainitako esperientziak;
  • Baga Biga, Mauka Musik eta Bonberenea eskainitako musika-CD eta DVDak;