TTIPI-TTAPA laguntzeak badu saria. TTIPI TXARTELA dutenek badituzte deskontu interesgarriak gure herrietako denda eta enpresa andana batean, hamabostero egiten ditugun zozketetan parte hartuko dute eta… aldizkaria etxean hartzea Txartelaren prezioan sartua dago.
Herriko denda eta zerbitzuetan kontsumitzera animatzea da Txartelaren helburuetako bat. Horiexek ematen baitiote bizitza gure herriei eta horiexek baitira TTIPI-TTAPA bezalako proiektu ttikien laguntzailerik baliotsuenak. Hor ageri da zenbateraino den garrantzitsua herrietako denda eta zerbitzuetan kontsumitzea. Denda ttikiek bizia ematen dioten gure herriei, tokian tokiko ekonomia bultzatzen dute eta erakusleiho paregabea dira bertako produktuentzat.